94 642 41 57 • 644 442 055 bilboats@bilboats.com

aUDIOGUIA BERRIA

6 HIZKUNTZATAN ERABIL DAITEKE

Audiogida streaming-ean, datuak mugikorrera deskargatu gabe.
Gogoratu, ezinbestekoa dela zure entzungailu partikularra eramatea.

AUDIOGIDARI BURUZKOINFORMAZIOA

Bilboats-en bidaiarien esperientzia hobetu nahi izan dugu beti, Bilboko itsasadarrean itsasontziz egiten ditugun ibilbideak erakargarriagoak izan daitezen.

Asmo horrekin jarri ditugu martxan audiogida berriak.

Garatu dugun sistemaren teknologiari esker, erabiltzaileek beren gailu mugikorretik eskuratu ahal izango dituzte gure edukiak, eta ibilbidea gozatu ahal izango dute istorioak, bitxikeriak eta pasadizoak entzunez… esperientzia interesgarriagoa eta aberatsagoa izan dadin.

Gogoratu, aurikular pertsonalak ekarri behar direla.

Entzungailuak dituzten audiogidak, norberaren mugikorretik eta ohiko nabigatziletik.

PLATAFORMA BERRIAKIN DENA DA ABANTAILA:

  • Teknologia denon eskura.
    Gure plataforma berria edozein gailutatik, edozein sistema eragiletik eta edozein web-nabegatzailetatik eskura daiteke.
  • Ez dago ezer deskargatu edo instalatu beharrik. Ez da intrusiboa, ez da inbaditzailea.
    Ez da app bat ere instalatu behar, eta ez da gailuaren memoriarik erabiltzen.
  • Erabilera erraza: norberaren mugikorretik, entzungailu propioekin eta ohiko web nabegatzailean.
    Bisitatzen gaituen pertsonak dagoeneko ezagutzen ditu bere gailu mugikorra eta erabil ohi duen nabigatzailea. Ez du denborarik galtzen gailu edo aplikazio berri bat erabiltzen ikasteko.
  • «Covid Free»: eskaintza turistiko segurua.
    Pandemiaren etorrerarekin eta bisitatzen gaituzten pertsonei zein gure taldeari espazio garbi eta desinfektatu bar bermatzeaz arduratuta, sistema seguru eta higieniko bat sortu dugu. Audiogida berriak segurtasun handiagoa ematen dio bidaiariari. Ez da ezer ematen, ez da ezer itzultzen. Horrek, hartu ditugun beste neurri batzuekin batera gure jarduera erabat segurua izatea eragiten du.
    • Audio-gida doakoa da.
      Gure audiogide-plataforman sartzea doakoa da txartela erosita. Ontziratutakoan, QR kode bat eskaneatu behar da, edo url batean sartu, ikusteko moduko leku batean.
    • Bidaiariek ez dute ezertaz kezkatu behar.
      Gure ontziko langileak ontzia interesguneetatik igarotzean pistak aktibatzeaz arduratzen dira, bidaiarien sakelako telefonoek audio seinalea jasotzen duten bitartean.
    • Agur ilarei.
      Sistema berriak antzinako audigidak ordezkatzen ditu. Aparatuak biltzeko eta entregatzeko ilarak amaitu dira.
    • Plataforma eleaniztua.
      Gaur egun, audioak 6 hizkuntzatan daude eskuragarri: euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa, alemana eta italiera. Sistemak edozein unetan hizkuntza aldatzeko aukera eskaintzen dio bisitariari.
    • Jatorrizko hiztunak dituzten lokuzio profesionalak.
      Bisitatzen gaituen jende guztia gustura egotea eta esperientziaz gozatzea nahi dugu, horregatik eskaintzen ditugu audioak bertako esatari profesionalekin.
    • Istorio eta bitxikeria interesgarri asko, gure bidaien esperientzia erakargarriagoa eta aberatsagoa eginten dutenak.
      25 audio entzuteko “Bilbo Nabigatzen” ordubeteko ibilbidean entzuteko, eta 47, “Itsasoan Nabigatzen” bi orduko ibilbidean.
    • Gutxieneko datuen kontsumoa.
      Audioak konprimituta daude, dauten kontsumoa minimoa izan dadin.

     

     

    KONTSULTATU

    Gure zerbitzuak, ordutegiak eta tarifak konpromisorik gabe kontsultatzea