Inicio > Ontzia
Gure Itsasontzia

ibaialai_lateral_pantalan_bilbao

Gure ontzia, Ibai Alai, 15 metroko luzera duen krosko bakarreko itsasontzia da. Bi bizkar dauzka eta Bilboko itsasadarrean bidaiariak eramateko prestatuta dago.

Bi bizkarretan 80 bidaiari eroan ditzake, guztiak jesarrita: 50 beheko bizkarrean eta 30 goikoan. Ontzi egin berria da, beira-zuntzez sendotutako poliesterrez egindakoa..

Bi bizkarrek banakako jesarlekuak dituzte bidaiariak erosoago joan daitezen. Beheko bizkarreko jesarlekuak kendu egin daitezke, gertakizun bereziren batek hala behar izango balu lekua irabazteko.

Gainera, itsasontziak barra euskarria dauka, audio-ekipamendu osoa, bi komun guztiz prestatuak, eta beharrezkoak diren salbamendu-ekipamendu guztiak. Goiko bizkarreko jesarlekuak aire zabalean daude, bidaiariek paisaiaz ahalik eta gehien goza dezaten.

bilboats_ibaialai_detalle_01 bilboats_ibaialai_detalle_02 bilboats_ibaialai_detalle_03
 
EspañolEuskaraEnglishDeutsch (DE-CH-AT)French (Fr)

Informazioa eta erreserbak

egin-ezazu-erreserba
novedades

Estekak



bizkaiahor