|
Norberaren araberako ibilbidea da, bezeroaren neurrira antolatua. Hemen eskaintzen diren zerbitzuen artean honako hauek azpimarra ditzakegu:
Gaikako bisitaldiak edota talde espezifikoei begira antolatutakoak.
- Itsasadarreko fauna.
- Industriaren historia.
- Arkitektura (egileen arabera edo orokorra).
- Ontzigintzaren historia orokorrean.
- Gerra Zibileko itsas historia (bou-ak)
- Itsasadarra eta Bizkaia.
- Itsasadarra eta merkataritza.
Bidaia hauetan gida profesionalak ere egon daitezke; ondorioz, norberaren neurrirako ibilbide turistikoak ez ezik ibilbide kulturalak ere badira.
Gainera, ontzia enpresa-bilkuretarako, aurkezpenetarako, gertakizunetarako, etab. ere aloka daiteke. Bezeroaren premien araberako aukerak eskaintzen dituen catering zerbitzua ere badugu.
Klikatu hemen informazioa eskuratzeko eta erreserbak egiteko
|